XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Errepresioaren eromen hartan, kontaezinak bihurtu ziren krimen eta barrabaskeriak. Cabanillasko Saturnino Gil "
Izabako Ciriaco Garate artzainak ere antzera hil omen zuen bere burua, eta beste zenbaitek ere bai... Vianan ezezagun bat azaldu omen zen, eskale bat edo gizon atzeratu bat beharbada. Atxilotu zuten baina ez zuen hitz egiten. Frantsesez galdekatzen ere saiatu ziren, alfer-alferrik.
Urbasako amildegietara ere bota zituzten zenbait fusilatu, batzuk hilak, eta beste batzuk artean bizirik zeudela. Sakanako industrietako ezkertiar batzuek izan zuten amaiera beltz hori. Hala ere, ehundaka lagun amilduta hil zituzten zurrumurruak ez dira egia. Otxaportilloko leizea ere jendea amiltzeko erabili zen.
Logikoa den bezala, kopuruz, Iruñean izan zen atxiloketa eta exekuzio gehien. Hiriburuan exekuzio
Eta hala ere, herri guztietan ez zen berdin gertatzen. Larragan 40 lagun hil zituzten, baina Mendigorrian, aldameneko herri batean, ez zen exekuziorik gertatu. Erretoreak eta bertako eskuinak beste jarrera bat posible zela erakutsi zuten, bederen. 36ko uzta gorriaren hedadura eta bortizkeria are ulertezinagoak bihurtzen ditu horrek.
Terrorearen beste alderdi bat purgak izan ziren. Udal langile askok enplegua galdu zuen. Iruñeko Diputazioko eta Udaleko purga eta kaleratzeak nabarmenak izan ziren. Okerrago ere izan zitekeen: Mendavian zinegotzi gehienak, alkatea, eta funtzionario asko exekutatu egin zituzten.
Eskolako irakasleen kontrako errepresioa ere azpimarratzekoa da. Nafarroako maisu eta maistra guztiei ireki zitzaien ikerketa. Beren